Gizartea -
Polizia-operazioa
Ustelkeriaren kontrako beste operazio bat abiatu dute Mallorcan
Dirudienez, diru-publikoaren legez kanpoko erabilerarekin lotutako operazioa da. Ingurugiro Sailaren egoitza miatzen ari dira eta ez dute jakinarazi atxiloturik izan ote den.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak ustelkeriaren kontrako beste operazio bat abiatu du Mallorcan eta Ingurugiro Sailaren egoitza miatzen ari da.
Albistearen berri izan eta berehala, Marilena Tugores Ingurugiro kontseilariak bilera garrantzitsu bat utzi du miaketak egiten ari diren lekura joateko.
Dirudienez, diru-publikoaren legez kanpoko erabilerarekin lotutako operazioa da gaur abiatu dutena.
Irlako zenbait puntutan egiten ari dira operazioa, baina Poliziak ez du zehaztu nahi izan non eta atxiloturik ba ote dagoen.
Balearretako Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak agindu du polizia-operazioa.