Gizartea -

Errioxa

Txirrindulari bat tiroz zauritu du ehiztari batek Errioxan

Biktima Albelda de Ireguako 40 urteko gizonezkoa da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errioxako Entrena herrian, ehiztari baten tiroak txirrindulari bat zauritu du, LR-137 errepidetik hurbil dagoen bide batean.

SOS RIOJA 112k azaldu duenez, goizeko lehen orduetan jazo da istripua eta txirrindulariaren lagun batek eman du abisua. Errioxako Osasun Zerbitzuko beharginak eta bertako bi basozain bertaratu eta Guardia Zibilari jakinarazi diote.

Biktima Albelda de Ireguako 40 urteko gizonezkoa da eta tiroak eragin dizkion zauriak direla medio, Logroñoko San Pedro ospitalera eraman behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Errioxa Ehiza Bizikletak gaur