Gizartea -

Gertaera

Barakaldon desagertutako gaztea hilda topatu dute Punta Galean

Ostegun arratsaldean bizikletan ibiltzera irten zen, eta ordutik ez zuten haren berririk. Itxura guztien arabera, amildegitik behera erorita hil zen.

Punta Galea. Argazkia: EiTB
Punta Galea. Argazkia: EiTB
Punta Galea. Argazkia: EiTB

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldon desagertutako 23 urteko mutila hilda topatu zuen bart gauean Ertzaintzak Punta Galean (Getxo), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak astelehen honetan baieztatu duenez.

Ostegun arratsaldean irten zen etxetik, bizikletan ibiltzera, eta ordutik ez zuten haren berririk. Haren gorpua Punta Galean aurkitutakoan, Ertzaintzaren urpekariek atera zuten uretatik. Itxura guztien arabera, amildegitik behera erorita hil zen, baina autopsiaren emaitzen zain egon beharko dute heriotza zerk eragin duen jakiteko.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo bideoak Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak gaur