Gizartea -
Donostian
Bi urteko kartzela EHGAMeko kide bat jipoitu zuten militarrentzentzat
Epaileak probatutzat jo du orain sei urte bi militarrek ostikoka eta ukabilka jo zutela Mikel Martin EHGAMeko bozeramailea.
Erredakzioa
Donostiako Lurralde Auzitegiak bi urteko kartzela zigorra ezarri die Mikel Martín Zutikeko kidea eta EGHAMeko bozeramailea kolpatu zuten bi militarrei. Epaileak probatutzat jo du lau auzipetuetako bik ostikoka eta ukabilka jo zutela Martín, orain sei urte izandako gertakarian.
Horrez gain, kalte ordaina egin beharko diote Mikel Martín, beste bi akusatuekin batera. Orotara 7.600 euro ordainduko dizkiote, jasan zituen zauriengatik eta kalte psikologikoarengatik.
Datozen hamar egunetan helegitea aurkeztu dezake defentsak. Mikel Martinek eta bere abokatuak ez dute oraindik erabakirik hartu.
Orain sei urte, 2005eko urtarrilak 13an, eraso zuten EHGAMeko bozeramailea lau militarrek, Donostiako kale batean. ETAren ideologiarekin eta Ibarretxe lehendakariaren Planaren ideiekin bat zetorrela esan zioten militarrek Martín. Ondoren, ostikoak eta ukabilkadak eman zizkioten gorputz osotik.
Orotara 137 egun behar izan zituen Mikel Martinek zauriak sendatzeko.
Epailearen iritziz, beste bi militarrek ez zuten erasoa saihestu eta, ondorioz, 15 hilabetez isuna ordaindu beharko dute.