Gizartea -

Etxeko indarkeria

39 urteko gizonezkoa atxilotu dute Irunen, ama jotzea leporatuta

74 urteko emakumeak poliziari hotsegin zion, erasoa jaso ondoren, Udalak jakinarazi duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo Udaltzaingoak 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuen astelehen arratsaldean, bere ama jotzea leporatuta.

Arratsaldeko lehen orduan egin zuten atxiloketa, Irungo Alarde kalean. 74 urteko emakumeak poliziari hotsegin zion, erasoa jaso ondoren, Udalak jakinarazi duenez.

Poliziak berehala atxilotu zuen gizonezkoa, etxebizitzara hurbildu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea