Gizartea -
Auto-istripua
Baionako auto-istripuan hildako lau pertsonak identifikatu dituzte
Baionako fiskalak gaur eman dituen datuen arabera, Angulema hirikoak dira, eta 24-32 urte inguru zituzten.
Erredakzioa
Baionako Fiskaltzak emdandako datuen arabera, atzo goizean Baionan auto istripuan hildako lau pertsonak identifikatu dituzte. Peugeot marka zuen eta Ingalaterran matrikulatuta zegoen autoak kamioi baten kontra jo zuen.
Istripuan hil ziren pertsonek 32, 30, 25 eta 24 urte zituzten. Hiru Angulemakoak (Frantzia) ziren, eta bestea, Orlansen jaioa, duela gutxi joan zen hara bizitzera.
Instrukzioko epaile batek eramango du epaiketa. Lehenbizi kamioi gidariari nahigabeko erahilketa leporatu ala ez argitu beharko du epaileak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea