Gizartea -
Epai aitzindaria
Baliteke Ryanairrek bidaiatzeko txartelagatik 40 euroak ez kobratzea
Epaia ez da irmoa, eta hortaz, Europar Batasuneko Justizia Auzitegi Nagusiak eman dezake azken ebazpena.
Redacción
Bartzelonako merkataritza-arloko lehen epaitegiak gehiegizkotzat jo ditu Ryanair aire-konpainiaren zenbait klausula eta baliogabe utzi ditu; besteak beste, aireportuan maleten fakturazioa on line egitera behartzen duena bertan behera utzi du. Era berean, hegazkineratzeko txartelagatik aireportuan 40 euro ordaintzea sahiesteko norberak imprimatzea behartzen duen klausula baliogabetu du.
"Neurrigabekoa da, eta beraz, baliogabea Ryanair aire-konpainiak bidaiariari ezartzen dion betekizuna; aire-konpainiaren legediaren arabera, bidaiariak berak imprimatu behar du bidaitzeko txartela, bestela 40 euroko izuna ezartzen diote", joan den abendauren 22ko epaiaren arabera.
Ebazpenak Ryanairren ''low cost'' eredua zalantzan jarri du; izan ere, bereizgarri horrek "bezeroarengan eragina duen kontratuko oinarrizko betebeharrak aldatzeko baimenik ez dio ematen". Irlandako aire-konpainia da hegazkineratzeko txartelaren inprimaketagatik kobratzen duen ''low cost''eko konpainia bakarra.