Gizartea -

Iruzurra

Dirua faltsutzen zuen sare bat desegin du Poliziak Gijonen

Bederatzi pertsona atxilotu dituzte. 50 euroko billeteak faltsutzen zituzten eta guztira 70.000 euroko iruzurra egitea egozten diete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 euroko billeteak faltsutzen ziren inprimategi klandestino bat itxi du poliziak Gijonen. Operazioan, merkatuan erabiltzeko prest zituzten faltsututako 11.000 euro atzeman dituzte poliziak eta baita dirua sortzeko materiala ere.

Guztira bederatzi pertsona atxilotu dituzte. Antza, inprentan diruaren kopiak egiten zituzten eta ondoren jatetxe eta saltoki txikieta ipintzen zituzten zirkulazioan. Benetazko billeteen itxura zuten eta horrek faltsuak zirela antzematea zaildu du.

Taldeko ustezko buruaren etxean egindako miaketan, inprimatzaile bat, orriak eta faltsutzeko erabiltzen zituzten beste hainbat erreminta topatu dituzte. Polizia iturrien arabera, sare honek 70.000 euro inguru faltsutu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea