Gizartea -
Errenterian
Gizarte-langile faltsu batzuk iruzur egiten ari zaizkie adinekoei
Aste honetan adineko batek jakinarazi duenez, Udaleko gizarte-laguntzako zerbitzuaren langile bezala aurkeztu zen gazte baten bisita izan zuen etxean.
Erredakzioa
Errenteriako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Udaleko ustezko gizarte-langile batzuk adinekoei maula egiten saiatu dira.
Aste honetan adineko batek jakinarazi duenez, Udaleko gizarte-laguntzako zerbitzuaren langile bezala aurkeztu zen gazte baten bisita izan zuen etxean.
Bakarrik bizi diren adineko pertsonei laguntzeko kanpaina batean lan egiten zuela azaldu zion gazte horrek eta etxeko laguntza jasotzeko aukera eman zion. Adinekoek NAN zenbakia eman eta sinatu behar dute eta agiri baten goiko partean eurotan zenbatekoa agertzen da.
Antza denez, bi lagun dira eta adinekoei tentuz ibiltzeko eskatu diete.
Era berean, kasu berriren bat jasotzen baba Udaltzaingoaren telefonora, 943344343 edo 092 zenbakira deitzeko eskatu dute.