Gizartea -

Erditze anizkuna

33 urteko emakume bat laukiez erditu da Gurutzetako Ospitalean

Erditzea ostegunean izan zen, 10:45ean. Jaioberriek 2.000, 1.850, 1.300 eta 930 gramoko pisua dute eta euren pisua eta garapen mailari dagokien zaintzapean daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

33 urteko emakume batek lau haurtxo izan ditu, mutil bi eta neska bi, 2 kilo eta 930 gramoko pisuen artekoak. Guztiak osasun egoera onean daude Barakaldoko Gurutzetako Ospitalean.

Erditze anizkuna, 1987rik Gurutzetan izan den laukien seigarren jaiotza, zesarea bidez egin zuten ostegunean, urtarrilak 13, 10:45ean, ospitaleak komunikatu batean zabaldu duenez.

Jaioberriak 2.000, 1.850, 1.300 eta 930 gramoko pisua dute eta pisuari eta organoen garapen mailari dagozkien zaintzak jasotzen ari dira jaioberrien sekzioan.

Gurutzetako Ospitaleko erditze-unitatean 6.872 haurtxo jaio ziren iaz, 6.679 erditzetan.

1987tik, erditze guztien artetik % 2 anizkunak izan dira Gurutzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea