Gizartea -

Vatikanoa

Juan Pablo II.a maiatzaren 1ean beatifikatuko du Benedikto XVI.ak

Egungo aita santuak mirari bat aitortu dio, beharrezkoa baita beatifikatzeko, eta moja bati parkinson gaixotasuna sendatu izana hartu du zientziak azaldu ezin duen ekintza gisa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Pablo II.a 2005eko apirilaren 2an hil zen aita santua maiatzaren 1ean beatifikatuko dute, Vatikanok gaur jakitera eman duenez.

Karol Wojtyla (1920-2005) maila gorenera altxatuko dute Benedikto XVI.a aita santuak miraria onartzen duen dekretua sinatu ondoren.

Marie Simon Pierrek zuen Parkinson gaitza sendatzea aitortu diote Juan Pablo II.ari zientziak azaldu ezin duen ekintza gisa, izan ere, beharrezkoa da mirari bat egitea beatifikazioa jasotzeko. Aita Santua hil eta hilabete batzuetara, mojak gaixotasuna gainditu zuen.

Wojtylak 251 ustezko mirari egin bazituen ere, Slawomir Oder apaiz poloniarrak moja frantsesa sendatzea aukeratu zuen.

Poz handiarekin hartu dute katolikoek albistea, izan ere, "santo subito" leloak bizirik jarraitzen du Juan Pablo II.a hil zenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea