Gizartea -

Eguraldia

Igandean ere, eguraldi ona eta tenperatura atseginak

Goizeko lehen orduetan behelainoa agertuko da baina, orduak aurrera egin ahala, desagertzen joango da zeruak garbi utzi arte. Tenperaturek 15ºC-ak gaindituko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean, oskarbi jarraituko du eta tenperatura 15 ºC-ren goitik izango dira lurralde osoan, beraz, egoera berdintsuarekin jarraituko dugu. Hego ukituko haizea ibiliko da, eta zenbait momentutan bizi ibiliko da.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, goizean goiz behe-lainoa sortuko da eta puntu batzuetan posible da eguerdira bitartean ez desegitea; puntu horietan giro nahiko freskoa izango da egun osoz.

Astelehenean zerua ez da erabat garbi egongo. Fronte bat hurbilduko zaigu, nahiko ahulduta, baina aurreko egunetan baino nabarmenagoa izango da hodeien presentzia; hala ere, urdingune zabalekin jarraituko dugu, bereziki ekialdean.

Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira apur bat eta hego-haizea baretu egingo da arratsaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea