Gizartea -

Erasoa

Adineko emakume bat ospitaleratu dute Bilbon, lapurreta bat jasan ostean

Erasotzailea, 43 urteko gizona, atxilotu egin zuten, alkandorapean biktimaren dokumentazioa zuen poltsa zeramala ikusita.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen joan den larunbatean Bilbon, adineko andre bati indarrez tirata poltsa lapurtzea leporatuta. Erasotzaileak biktima lurrera bota zuen, eta emakumeak burua kolpatu zuen. Horren ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten.

Lapurreta larunbatean gertatu zen, 13:10 aldera, Zabala auzian. Gizon batek Juan de Garay kaletik oinez zihoan emakume bati eraso egin zion, eta poltsa kendu zion indarrez tirata. Emakumea lurrera erori zen, eta burua kolpatu. Hori dela eta, han bertan artatu zuten arren, ospitalera eraman zuten.

Lekuko batek Ertzaintzari ohartarazi, eta ustezko lapurraren deskribapena eman zion. Erasotzaileak ihes egin zuen. Patruila batek lekukoak egindako deskribapenarekin bat zetorren  gizon bat harrapatu zuen Irala auzoan handik gutxira. Eskuetan bilduta alkandora bat zeramala ikusi zuten agenteek.

Identifikatu ondoren, alkandoraren azpian biktimaren dokumentazioa zuen poltsa bat zeramala ikusi zuten; beraz, atxilotu egin zuten. Ustezko erasotzaileak aurrekari penalak ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia EAE Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Lapurretak albisteak