Gizartea -
Garaio mendian
Dimako mendian galdutako gizonezko bat eta semea erreskatatu dituzte
Gizonak hiru argazki bidaki ditu mugikorraren bidez, horri esker, Ertzaintzak non zeuden zehatz mehatz jakin ahal izan du.
Erredakzioa
Ertzaintzaren helikoptero batek gizonezko bat eta zazpi urteko semea erreskatatu ditu Dimako Garaio mendiko gandorreko leku harrokatsu baten isolatuta geratu ondoren.
SOS Deiakek 16:45ak aldera jaso du abisua. Gizon bat laguntza eske deitu die zazpi urteko semearekin Garaio mendiko gandorrean isolatuta zeudela esanez. Antza denez, eguna txango bat egiten igaro dute aurrera egin ezinik geratu diren arte. Biak onik zeuden baina leku oso estu batean.
Gizonak inguruetako hiru argazki atera eta mugikorraren bitartez bidali ditu. Argazki hori esker, Ertzaintzak zein lekutan zeuden jakin ahal izan du. Ordubete geroago, helikopteroak aita eta semea erreskatatu eta leku seguru batera eraman ditu. Biak egoera onean zeuden eta ez dute osasun zerbitzuen laguntzarik behar izan.