Gizartea -

Jon Darponen iragarpena

Eibarko Ospitalea urriaren amaieran edo azaroan irekiko dute

Jon Darponek asteazken honetan iragarri duenez, zentro berri horrek amaituta du obra zibila, eta hornikuntzarako lehiaketak argitaratu dituzte; hortaz, udazkenean zabalduko dute, lehen zerbitzuekin.

Jon Darpon sailburua, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Jon Darpon sailburua, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.
Jon Darpon sailburua, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eibarko Ospitalea urriaren azken astean edo azaroan hasiko da zerbitzua ematen, asteazken honetan Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Jon Darponek, iragarri duenez.

SER kateari egindako adierazpenetan, Osasun Saileko buruak jakinarazi du ospitale berriak obra zibila amaitu duela, eta hornikuntzarako lehiaketak argitaratu direla; hortaz, udazkenean irekiko dute, lehen zerbitzuekin.

Horien artean, hauek egongo dira: espezialitate guztietako kanpo-kontsultak, erradiologia, ekografia eta erresonantzia magnetikoa. Trabakuako osasun-zentroa, Eibarren dauden bietako bat, bertara eramango dutela gaineratu du.

Osakidetzako LEParen irregulartasunen kasuari dagokionez, Darponek esan du Osasun Sailak azterketak urtea amaitu aurretik errepikatzeko asmoa duela, eta adierazi du amaituta daudela agindutako ikerketa estatistiko guztiak; 86 kategorietako txosten psikometriko horien emaitzak Legebiltzarrari eta Arartekoari helarazi dizkiete jada, horren esanetan.

Sailburua, halaber, botiken koordainketa kentzearen alde agertu da, eta kentzeak Euskadiri 10-15 milioi euroko kostua eragingo diola onartu du, baina "ondo erabilitako dirua da", Darponen iritziz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Medikuntza albisteak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako Ospitalea albisteak