Gizartea -
Ezbeharra
Gizon batek Iruñeko pisu batean lapurtu du, aseguru-etxe bateko iturgina dela esanda
Lapurretaren egileak adineko pertsona bat erosketa-poltsarekin gerturatzea itxaroten zuen portalean, eta biktimaren pisuaren gainean zegoen ur-ihesa konpontzera zihoala esaten zuen.
Agentzia | Erredakzioa
Pertsona batek etxe batean egin duen lapurretaren berri eman du Iruñeko Udaltzaingoak; dirudienez, aseguru-etxe bateko iturgina zela zioen, eta kasualitatez biktimaren pisuaren gainean zegoen ur-ihesa konpontzera zihoala.
Poliziak azaldu duenez, gertaeren egileak adineko pertsona bat erosketa-poltsarekin gerturatzea itxaroten zuen portalean, eta, portala irekitzean, iturgina zela eta biktimaren pisuaren gainean zegoen ur-ihesa konpontzera zihoala esaten zuen.
Igogailuan batera igo eta biktima bizi den solairuan gelditzean, iturgin faltsuak jarraitu egiten du eta haren etxera iristean justu joan behar zuen etxea zela jakinarazten dio, ur-ihesa goiko pisuan delako, eta kalteak izan dituen ikusi nahi duela.
Jabeak erosketa sukaldean uzten duen bitartean, iturgin faltsua bainura joan eta lainoztagailu batekin sabaia bustitzen du, horren ostean, hezetasunak antzeman dituela esaten dio eta ea gehiagora doazen ikusteko. Bitartean, gizona gelak ikustera joaten da, lapurreta egiteko aprobetxatzeko.
Minutu gutxira, goiko pisura doala adiezten dio, ur-ihesa konpontzera, eta geroago hezetasunarekin amaitzera jaitsiko dela.
Hainbat ordu pasatu eta berriro azaltzen ez denean, jabeak zerbait ondo ez doala susmatzen du, eta ur-ihesa dagoen pisura igotzean, existitzen ez dela ohartzen da, eta engainatu egin duela; geroago, lapurtu egin diotela konturatzen da.
Mota hauetako kasuak ekiditeko Udaltzaingoak adineko pertsonei etxean inori sartzen ez uzteko eskatu die, bakarrik egonez gero, eta berehala 092 telefono-zenbakira deitzeko, baita pertsona lekutik ateratzen bada ere, eta haren deskribapenik onena egiten saiatzeko.