Gizartea -

UDAKO ETA NEGUKO ORDUTEGIA

Ordu aldaketari eutsi ala ez erabakiko du Europako Batzordeak

Erakundeak bultzatutako inkesta baten arabera, parte hartu duten 4,6 milioi pertsonen % 80 ados daude ordu aldaketa kentzearekin.

Erlojuak. Argazkia: Pixabay
Erlojuak. Argazkia: Pixabay
Erlojuak. Argazkia: Pixabay

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak urtean bitan egin ohi diren ordu aldaketei eutsi ala ez eztabaidatuko du gaur-biharretan. Erakundeak berak bultzatutako galdeketa baten arabera, parte hartu duten 4,6 milioi europarren % 80 ordu aldaketa kentzearen aldekoak dira.

Europako Batzordeak behin baino gehiagotan ohartarazi duenez, ordea, galdeketa hori ez da loteslea. Dena dela, emaitzak eta parte-hartzaileen iritzia "aintzat" hartuko dituela adierazi du Margaritis Schinas bozeramaileak gai horri buruzko gomendioak Europako Parlamentuari eta interesa duten aldeei emateko orduan.

"Aurrekaririk gabeko kontsulta publikoa da, eskala handian egina, eta 4,6 milioi europarrek parte hartu dute", azaldu du Schinasek. Horren esanetan, Batasuneko herrialde guztietako herritarrek parte hartu dute, eta behin betiko emaitzak aste honetan bertan aurkeztuko dituzte komisarioen bileraren ostean. "Galdeketa ez da erreferendum bat", nabarmendu du. Hala eta guztiz ere, Europako Batzordeak kontuan izango ditu ordutegi aldaketari buruzko bere proposamena egiterakoan.

Batzordean uztailaren 5ean iragarri zuenez, sarean galdeketa publikoa egin du (abuztuaren 16ra arte) herritarrek ordu aldaketaren egokitasunari buruzko iritzia eman zezaten. Gaur-gaurkoz, urtean bitan egiten da ordutegi aldaketa Europar Batasuneko estatuetan (martxoan eta urrian). "Bi aukera daude mahai gainean: egungo sistema aldatzea edo Europar Batasun osoan indargabetzea", azpimarratu zuen Batasuneko bozeramailetako batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak EB Europa bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Noiz aldatuko dute ordua?