Gizartea -
Auzitegi Gorena
Gidatzeko baimena kendu diote PPko gazteen presidenteari
Uriartek berak jaso du epailearen erabakia, Auzitegi Gorenaren Fiskaltzarekin akordioa lortu ondoren. Hitzarmenari esker ez da epaiketarik egin.
Erredakzioa
Nacho Uriarte alderdi popularreko gazteen presidenteari gidatzeko baimena kentzea erabaki du Auzitegi Gorenak, iazko otsailean poliziak edanda zegoela gidatzen harrapatu ondoren. Horrez gain, egun horretan bertan izan zen trafiko istripua ere leporatu dio epaileak Valentziako diputatuari.
Uriartek berak jaso du epailearen erabakia, Auzitegi Gorenaren Fiskaltzarekin akordioa lortu ondoren. Hitzarmenari esker ez da epaiketarik egin.
Auzitegitik atera denean, Uriartek onartu du "zuhurtzigabekeria" izan zela alkohola edan ondoren gidatzea.
Istripua iazko otsailaren 19an gertatu zen, goizeko 7:00etan. Uriartek gidatzen zuen ibilgailuak bigarren auto baten kontra talka egin zuen. Gau horretan Uriarteren ezkongai gaua ospatu zuten.Istripuak kalte arinak besterik ez zituen sortu, baina poliziak Alcohol-kontrola egin zion, eta edanda gidatu zuela probatu zuen.