Gizartea -

Lan-gatazka

Seaskako langileek protesta egin dute Pauen, irakasle gehiago eskatzeko

Irakasleek 25 lanpostu gehiago eskatzen dituzte, 230 ikasle berri izango dituztelako. Hitzarmen berri bat prestatzen saiatuko direla esan diete azkenean.

Seaskako langileen protesta Paueko Hezkuntza Akademian. EiTB
Seaskako langileen protesta Paueko Hezkuntza Akademian. EiTB
Seaskako langileak Paueko Hezkuntza Akademia okupatzen saiatu dira

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seaskako langileak Paueko Hezkuntza Akademia okupatzen saiatu dira ostiral honetan, protesta gisa. Tentsio uneak bizi izan dira, egoitzara sartzea oztopatu dietelako. Azkenean, ordezkaritza batekin biltzea onartu du inspektoreak.

Baliabiderik ez dagoela esan diete bileran, baina hitzarmen berri bat prestatzen saiatuko direla, oraingoak gabeziak dituela aitortu ostean.

Langileek 25 lanpostu gehiago eskatzen dituzte, 230 ikasle berri izango dituztelako. Estatuak, aldiz, bost postu eta erdi baino ez dizkie ematen, eta horrela ezin dutela kalitatezko hezkuntzarik eskaini nabarmendu dute langileek.

Astelehenean hasiko dute ikasturte berria Iparralden, eta ikastolak okupatzeko deia egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Iparraldea albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Hezkuntzako albisteak 2024 Irakasleen albisteak gaur