Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

18 urteko batez besteko kartzela-zigorra, bikotekidea hiltzeagatik

Botere Judizialaren Batzorde Nagusiak 2009. urtean genero indarkeriaren inguruan auzitegiek eman dituzten 45 epai aztertu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bikotekidea edo bikote ohia hiltzeagatik 18 urteko bataz besteko kartzela-zigorra ezartzen dute Espainiako epaileek.

Botere Judizialaren Batzorde Nagusiak 2009. urtean genero indarkeriaren inguruan auzitegiek eman dituzten 45 epai aztertu ditu.

Lehen ondorio moduan, emakumeen aurkako indarkeriaren kasu asko oraindik ez direla salatzen.

Genero indarkeria gertaera gehienen ezaugarriak ere bildu dituzte: espainiar nazionalitateko emakumea izaten da biktima, eta labankadaz hiltzen du gehienetan bikotekideak (espainiar nazionalitatekoa hau ere).

Hilketa hauek bien etxean izaten dira, eta gehienetan ez dago aurretik salaketarik jarrita.

Batez beste 18 urteko kartzela zigorrak ezarri dizkiete hiltzaleei. Gainera, biktimen senitartekoei 217.000 euro ordaintzera ere behartu dituzte.

Ondorioen artean, kasu gehienak ez direla oraindik salatzen. Aztertutako kasuen % 31 bakarrik salatu zituzten hilketa gertatu aurretik.

Hilketak egiteko moduari dagokionez, ia erdiak labankadaz hil zituzten, eta hamarretik bat buruan kolpeak emanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea