Gizartea -
Drogen kontrako operazioa
Europako kokaina laborategi handiena desegin du Poliziak Madrilen
Drogen aurkako operazioan, guztira 25 pertsona atxilotu dituzte eta Poliziak 300 kilo droga eta bi milioi euro atzeman ditu laborategian.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak droga laborategia desegin du Madrilen, ustez europan izan den kokaina fabrika klandestinorik handiena eta aurreratuena. Sarekadan 25 pertsona atxilotu dituzte.
Laborategia, antza, Madrilgo Villanueva de Perales herrian kokatuta zegoen. Bertan 300 kilo droga zituzten gordeta eta bi milioi euro. Horrez gain, Poliziak legez kanpoko sustantziak sortzeko material desberdina atzeman du, armak, luxozko autoak eta baita sakelako 470 telefono ere.
"Colapso" izena eman dioten operazioa joan den abenduaren 7an jarri zuen abian Poliziak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea