Gizartea -
Ezbeharra
Gorpu bat aurkitu dute Beran, Saran desagertutako emakume batena izan litekeena
Bi udalerrien arteko gertutasunagatik, litekeena da Foruzaingoak aurkitutako gorpua ekainean desagertutako 81 urteko emakume batena izatea.
EiTB.EUS
Nafarroako Foruzaingoak emakume baten hilotza aurkitu zuen Beran, iragan larunbatean, irailaren 1ean, EiTBk jakin ahal izan duenez.
Foruzaingoko iturriek emandako informazioaren arabera, gorpua deskonposizio egoeran dago. Hori horrela, hilotza aztertzen dabiltza gertatutakoa argitzeko eta ekainean Saran salatutako 81 urteko emakume baten desagerpenarekin lotura duen aztertzeko. Horrekin batera, heriotza nola jazo zen ere ikertuko dute.
Bi udalerrien arteko gertutasunagatik, litekeena da Foruzaingoak aurkitutako gorpua ekainean desagertutako emakume horrena izatea. Alabaina, aipatu iturriek ez dute informazioa baieztatu nahi izan.