Gizartea -

% 80ko jaitsiera 10 urtetan

% 50 jaitsi da agiririk gabe Espainian sartutako etorkinen kopurua

Barne Ministerioaren datuen arabera, iaz 3.632 pertsona sartu ziren Espainian itsasotik, modu irregularrean. Aurreko urtean 7.285 izan ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Agiririk gabe Espainiako kostaldera iritsi diren etorkinen kopurua % 50 jaitsi da azken 12 hilabeetan, eta % 80 hamarkada batean, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak gaur jakinarazi duenez.

Ministroaren esanetan, iaz 3.632 pertsona sartu ziren Espainian itsasotik, modu irregularrean. Aurreko urtean 7.285 izan ziren.

Errepidetatik eta aireportuetatik sartzen diren etorkinei buruz, iaz 9.453ri galarazi zieten sarrera (2009an baino 2.773 gutxiago), 7.297 berriz aberriratu dituzte, eta 11.454 herrialdetik bota egin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea