Gizartea -
Maula
Hamar urteko kartzela-zigorra ezarri diete Urbancasako iruzurgileei
Gainera, auziperatuek 1.245.270 euroko kalte-ordaina eman beharko diete orotara kaltetutako 44 lagunei.
Erredakzioa
Angel Crespo eta Victoria Ferrer Urbancasa Donostiako higiezinen-enpresako jabeei bederatzi urte eta hamaika hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diete maula egiteagatik.
Gipuzkoako Auzitegiak gaur argitaratu duen ebazpenaren arabera, bi auziperatuek iruzur egin zieten 44 biktimari eta iruzurra larriagoa da higiezinak direlako, diru asko zelako eta harreman pertsonalen gehiegikeriagatik.
Crespok eta Ferrerrek 9.762 euroko isunak ordaindu beharko dituzte eta kaltetuei 1.245.270 euroko kalte-ordaina eman beharko diete orotara.
Urnietan (Gipuzkoa), Ablitasen, Murchanten, Lesakan, Valtierran, Lekunberrin, Dicastillon eta Tulebrasen (Nafarroa) higiezinekin 30 iruzur egin dituztela frogatutzat eman du epaileak.