Gizartea -

Operazioa

Ertzaintzak bost lagun atxilotu ditu Bilboko 12 etxebizitzatan lapurtzeagatik

Atxilotuek, hiru gizonezkok eta bi emakumezkok, Bilbon lapurtzen zuten, batik bat. Lapurreta guztiak modu antzekoan egin zituzten, beti ordu tarte berdinean, bereziki eguerdietan.

Lapurretak Bilbon
Lapurretak Bilbon
Lapurretak Bilbon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzetan lapurtzen zuten bi talde desegin ditu Ertzaintzak aste honetan. Ebasleek pisuak hutsik zeudeneko uneak aprobetxatzen zituzten lapurretak egiteko.

Guztira, bost lagun atxilotu dituzte talde horiekin zerikusia dutelakoan, horien artean hiru gizonezko eta bi emakumezko. Esan bezala, Bilboko 12 etxebizitzatan ebastea egotzi diete atxilotuei.

Uda honetan lapurrak harrapatzeko operazioa egiten ari da Ertzaintza, Bilbo inguruko hainbat pisutan, indarkeria erabilita, abuztuko bigarren hamabostaldian egindako lapurreten egileak atzemateko.

Kasu guztietan antzeko trikimailuak erabili izan dituzte lapurrek. Alegia, ordu tarte berean sartzen ziren etxebizitzetan, eguerdian bereziki, eta atean plastiko zatiak jartzen zituzten, barruan norbait zegoen frogatzeko.

Ondorioz, abuztuaren 29an Ertzaintzak taldeetako bat harrapatu zuen, eta 39, 46 eta 47 urteko hiru georgiar atxilotu zituen. Atxiloketen unean, lapurretarako beharrezkoa den materiala zeramaten.

Gainera, operazio horren baitan, iragan igandean 18 eta 19 urteko bi emakume, biak italiarrak, atxilotu zituen Ertzaintzak. Biak ala biak Indautxu auzoko etxebizitza batera sartu nahian zebiltzan atxiloketa gertatu zenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Ebasketak albisteak