Gizartea -

Pirinio Atlantikoetan

Mendizale nafar bat hil da La Marere mendian, Frantzian

200-300 metrotik erori da eta harekin zen beste mendizale iruindar batek ere izan du erorikoa, baina onik da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

46 urteko mendizale iruindar bat hil da 200-300 metrotik amilduta, Aspeko La Marere mendian (Frantzia). Beste mendizale iruindar batek ere izan du erorikoa, baina onik da, eitb.com-ek jakin ahal izan duenez.

Nafarroako Gobernuak istripuaren berri eman dio Frantziako Poliziari 14:00ak aldera.

Paueko gendarmeria ezbeharraren tokira hurreratu da helikopteroz, baina zauritutako mendizalea ospitalerako bidean hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea