Gizartea -

Andoain-Irun

Gipuzkoako tren zerbitzua etenda, Irunen tximista bat erori ostean

Andoain eta Irun artean eten egin da tren zerbitzua, bi noranzkoetan. Pixkanaka, normaltasuna berreskuratzen ari dela jakinarazi du Renfek.

Renfe. Artxiboko argazkia: EFE
Renfe. Artxiboko argazkia: EFE
Renfe. Artxiboko argazkia: EFE

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irunen erori den tximista batek eten egin du, gaur goizean, Andoain eta Irun lotzen dituen tren zerbitzua, bi noranzkoetan. Dirudienez, Gaintxurizketako azpiestazio elektrikoa argindarrik gabe utzi du tximistak.

Ekaitzak gogor astindu ditu Gipuzkoako hainbat udalerri, eta Renfen matxura elektrikoa izan dute, tximista bat Irunen erori ostean. Ondorioz, 12:00etatik 12:45era, gutxi gorabehera, eten egin da tren zerbitzua. Horixe da, hain zuzen, Renfeko iturriek adierazi dutena.

Alabaina, pixkanaka normaltasuna berreskuratzen ari direla jakinarazi du Renfek, nahiz eta oraindik zerbitzua ez den % 100era iritsi.

Abisu horia

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak eta Aemet Espainiako meteorologia agentziak abisu horia ezarri dute 10:00etan, prezipitazio handiengatik. Iragarpenen arabera, metro koadroko 15 litro bilduko dira Euskal Autonomia Erkidegoko leku askotan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Irun Andoain Albisteak