Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emaztea itotzeagatik atxilotu dute, Fuenlabradan
Hiltzaileak poliziari hotsegin dio, Fuenlabradako bere etxean gorpu bat zegoela ohartaraziz.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak gizonezko bat atxilotu du gaur arratsaldean, Fuenlabradako bere etxean bere emaztea hiltzea egotzita. Madrilgo Poliziak jakinarazi duenez, gizonak berak onartu du emakumea hil egin zuela.
Iturri berdinaren arabera, hilketa bart izan da. Hiltzaileak poliziari hotsegin dio, Fuenlabradako bere etxean gorpu bat zegoela ohartaraziz.
Bere eskuez emakumea ito zuela onartu du gizonak polizien aurrean. Poliziak Madrilgo herri horretako plaza batean zegoenean atxilotu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea