Gizartea -
Nafarroan
Corellako parke batean exhibizionismoa egiteagatik atxilotu dute
Atxilotua (22 urteko gizonezkoa) erdi biluzik zegoen eta masturbatzen ari zen, ondoan eduki pornografikoak zituela, zabuetatik 20 metro eskasera.
Erredakzioa
Corellako Guardia Zibilak, Udaltzaingoarekin batera, 22 urteko J.C.J.F. atxilotu du, adingabe batzuen aurrean exhibizionismo delitua egin izana egotzita.
Corellako (Nafarroa) Maria Teresa parkean atxilotu dute, erdi biluzik eta masturbatzen baitzegoen. Material pornografiko ugari zuen eta kulunketatik 20 metrora zegoen, bertan adingabe batzuk gurasoekin zeudela.
Guardia Zibilak agiri batean informatu duenez, "atxilotuak ez zuen inoiz egiten ari zena disimulatzeko keinurik egin, lotsarik eta sen onik gabe, nahiz eta umeak inguruan zeudela jakin".
Bikotekidea eta semearekin zegoen Corellako bizilagun batek Guardia Zibileko patruila bati eman zion gertatzen ari zenaren berri, eta udaltzainak ere gerturatu ziren.
Agenteek atxilotu egin zuten, exhibizionismo delitua egotzita, eta materiala atzeman eta gero, Guardia Zibileko kuartelera eraman zuten, beharrezko aginbideak betetakoan epailearen esku uzteko.