Gizartea -

Donostian

Baimen eta aseguru gabe eta IAT egin gabe gidatzeagatik atxilotu dute

Bat-bateko maniobrak egiten zituela ikusita, Ertzaintzak furgoneta geldiarazi, gidaria identifikatu, eta agiririk ez zuela baieztatu zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 37 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Donostian, gidabaimen eta asegururik gabe eta Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) pasatu gabe gidatzeagatik.

18:10ean Intxaurrondo auzotik maniobra arraroak egiten zihoan furgoneta bat ikusi ostean, agenteek ibilgailua geldiarazi zuten. Gidariak ez zuen gidabaimenik, eta ibilgailuak ez zuen ez asegururik kontratatuta, ezta Ibilgailuen Azterketa Teknikoa eginda ere.

Ondorioz, atxilotu egin zuten, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita. Beharrezko eginbideak betetakoan, berriz, aske utzi zuten, baina datozen orduotan epailearen aurrera joan beharko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea