Gizartea -

San Sebastian eguna

Haurrek hartu dute nagusien lekukoa Donostiako danborradan

50 urte ditu haur-danborradak eta 5 konpainiatik 52ra eta ia 7.000 haurrera iritsi da partehartzaileen kopurua. Azpeitian ere txikienak izan dira protagonista. Gauean bandera jaitsiko dute Donostian.

07:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eguerdiko hamabietan berpiztu dira danbor hotsak Donostian haur-danborradarekin. Atzo gauerdiko ekitaldiak gaur izan du jarraipena eta atzo danborra jotzen ari zirenak nagusiak izan baziren, gaur txikienek hartu diete lekukoa.

Haur gehienak urduri; izan ere, egun handia izan baita beraientzat. Emozio handiarekin, ikasgaia ikasita, eguerdian lehertu da haurren festa, danborrak soinean Donostiako kaleak zeharkatu dituztenean.

50 urte bete ditu aurten haur-danborradak. 1961. urtean eman zituen lehen urratsak eta orduan bost eskolak parte hartu zuten orduan, egun ordea, 52 konpainia dira danborradan atera direnak. Urteurrena dela eta, haurrek helduen danborradako ordezkarien ondoan jo ahal izan dute.

Dena dela, helduek ere danborrari kolpeka pasako dute gaurko egun osoa, bandera jaisten duten arte. 111 danborrada arituko dira han da hemen jotzen gauerdirarte. Eta talde barruan den-denak ez dira donostiarrak, batzuk nafarrak dira. Donostian ez baitago hainbeste tanborradetarako txarangarik et kontartau egiten dira.

Azpeitia

Ezin da ahaztu, era berean, Azpeitian ere San Sebastian eguna ospatzen ari direla eta atzo gauerditik jaiak ez duela etenik izango gau gauera arte.

Donostian egiten den moduan, atzo gauean lehertu zen jaia Azpeitian re eta gaur haur-danborrada izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea