Gizartea -
Otsailaren 5ean
Frankismoko eta Gerra Zibileko biktimak omenduko dituzte Getxon
Otsailaren 5eko omenaldia urtero egingo da, eta "bakea eta elkartasuna" bultzatuko ditu, Gerra Zibileko eta frankismoko gertaera historikoak "berriro ez emateko".
Erredakzioa
Getxoko Udalak Gerra Zibileko eta frankismoko biktimak omenduko ditu otsailaren 5ean. Omenaldia Aixerrotan egingo da, 11:30ean; eta urtero errepikatuko dute.
Imanol Landa Getxoko alkatearen hitzetan, omenaldiak "bakea eta elkartasuna" bultzatzeko asmoa du, Frankismoa eta Gerra Zibileko gertaera historikoak "berriro ez emateko".
Getxoko Udalak Eusko Jaurlaritzak emandako biktimen zerrenda bat du. Gainera, Gerra Zibilean eta frankismoan Getxon hildako pertsonen senideak ere gonbidatu ditu omenaldira joatera.
Alkateak prentsaurreko batean adierazi duenez, omenaldian Memoriaren liburua izena duen eskultura inauguratuko dute, Mikel Lertxundi bizkaitarrak egina.