Gizartea -
Lan-ezbeharrak
Langile bat hil da Leitzako pinudi batean
Ezbeharra 09:58an gertatu da Nafarroako udalerriko pinudi batean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio.
Erredakzioa
Pertsona bat hil da lan-istripuz gaur goizean Leitzan (Nafarroa), Nafarroako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.
Aipatu iturrien arabera, ezbeharra 09:58an gertatu da Leitzalarreako pinudi batean, gizon bat egurra mozteko lanean ari zenean. Hala ere, oraindik ez dute zehaztu istripua nola gertatu den, baina Guardia Zibilak ikerketa abiatu du.
Nafarroako Larrialdi zerbitzuek medikuak, Goizuetako suhiltzaileak, anbulantzia medikalizatu bat eta bi helikoptero bidali dituzte ezbeharra gertatu den lekura, baina ezin izan dute ezer egin biktimaren bizia salbatzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea