Gizartea -

Jaurlaritzaren galdeketa

Euskara jakiteak aukerak zabaltzen dituela uste du euskaldunen % 85ek

Derrigorrezko ikasketak euskaraz egin dituztenek ziurtagiri ofiziala jasotzearekin ados agertu dira hamarretik zortzi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaldunen % 85ek uste du euskaraz jakiteak aukerak zabaltzen dizkiola hiritarrari. Eusko Jaurlaritzako Soziologia Prospekzioko Sailak euskararen inguruan egindako inkesta baten ondorioz jasotako datua da.

15 urtez gorako 1806 laguni egin die galdeketa Jaurlaritzak abenduan. 504 elkarrizketa Araban egin dituzte, 728 Bizkaian eta 574 Gipuzkoan.

Hamarretik zortzik euskara jakiteak aukerak zabaltzen dituela erantzun dute, aitzitik, euskara gaztelera baino gutxiago erabiltzen da. Familian esaterako, beti euskaraz egiten dutenak % 13 dira, gazteleraz, berriz, % 68.

Beste eremu batzuetan, lanean edo eskolan, euskararen erabilera handixeagoa da. Hala, lankideekin edo ikaskideekin euskara hutsean komunikatzen direnak %14 dira. Lagunartean, berriz, %9k egiten du beti euskaraz.

Horrez gain, derrigorrezko ikasketak euskaraz egiten dituztenek ziurtagiri ofiziala jaso dezaten Jaurlaritzak iragarri dituen neurriekin ados agertu dira % 84.

Halaber, unibertsitateko ikasketak euskaraz egiten dituztenek EGA ziurtagiria jasotzearen alde daude % 77.

Bestalde, jendaurrean lan egiten duten funtionarioek euskaraz jakitea "nahitaezko" dela erantzun du hamarretik zazpik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea