Gizartea -
Nafarroa
Gasolinaz busti eta su eman diote Antsoaingo esku gorriari
Suaren ondorioz, egituraren margoa kaltetu eta zati bat desagertu da.
Agentziak | Erredakzioa
Ezezagun batzuek gasolinaz busti eta su eman diote Antsoaingo esku gorriari, indarkeria matxistaren aurkako sinboloari, Rafael Alberti plazan, Nafarroako Suhiltzaileek Twitter bidez jakitera eman dutenez.
02:15ean gertatu da, Antsoaingo Udaltzaingoak Efe albiste-agentziari jakinarazi dionez. Suaren ondorioz, egituraren margoa kaltetu eta zati bat desagertu da.
Eskuaren ondoan, "gizon guztiak ez gara berdinak" idatzi dute, lurrean, baina Udaltzaingoak ez daki idatzi horrek aurreko gertakariarekin harremanik duen edo ez.
Oraingoz, ez dute inor atxilotu, ezta identifikatu ere.
Egun hauetan, Antsoaingo festak dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea