Gizartea -

BIZKAIA

Gizon bat zauritu dute Unben, tiroz, eta Ertzaintza egilearen bila ari da

Ertzaintzak ingurua itxi du, eta ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko. Biktima, berriz, ospitale batera eraman dute, hankan egindako zauria artatzera.

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bati tiro egin diote ostiral goizaldean Unben, Erandion, eta Ertzaintza tiroak egin dituen pertsonaren bila ari da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste-agentziari jakinarazi dionez, Gurutzetako Ospitaleko segurtasun-zaindari batek eman dio abisua Ertzaintzari, gizon batek zango batean perdigoiz egindako zauriak zituela ohartaraziz.

Zaurituaren lekukotzaren arabera, Unbe inguruan egin diote tiro.

Hori dela eta, Ertzaintzak ingurua itxi du, ikerketa egin eta gertatutakoa argitzeko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Erandio albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak