Gizartea -
Tenerifen
Sei atxilotu, behartsu haurdunei dirua eman eta umeak saltzeagatik
Pertsona bat kalean bizi ziren haurdunekin eta umerik eduki ezin zuten familia dirudunekin harremanetan jartzen zen. Emakume behartsuei 10.000 euro inguru ordaintzen zizkieten.
Erredakzioa
Guardia Zibilak sei pertsona atxilotu ditu Tenerifen kalean bizi ziren emakume behartsu eta haurdunei ustez 10.000 euro eskaini eta haien umeak saltzeagatik.
151 Komandantziak komunikatu batean jakinarazi duenez, atxilotutakoak 43 urteko gizonezkoa eta 49, 46, 45, 44 eta 43 urteko emakumezkoak dira.
Gutziei hainbat delitu leporatzen zaizkie: familia-harremanen kontrakoa eta adingabeen gurasotasunaren kontrakoa. Gainera, polizi-operazioaren barruan jaioberri baten salmenta bertan behera utzi zuten, umearen amak eta haurra erosteko prest zegoen familiak haurdunaldian adostutakoa.
Ikerketen arabera, atxilotuetako bat Santa Cruzen bizi ziren behartsu hardunekin kontaktuan jarri eta umea hezitzeko asmoa zuten ala ez aztertzeaz arduratzen zen.
Pertsona berbera diruak zuten eta umerik izateko aukerarik ez zuten familiak kontaktatzen zituen umea horiei saltzeko asmoarekin.
Haurdun zeuden emakumeei 10.000 euro inguru ordaitzen zizkieten.