Gizartea -

Helikopteroan

Turtziosen, Bizkaian, kolpatutako mendizalea erreskatatu dute

39 urteko gizonezkoa helikopteroan sartu eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Helikopteroen unitateko eta mendiko Talde Mugikorreko ertzainek Turtziosen eroritako mendizale bat erreskatatu dute arratsaldeko lehen orduetan.

Biktimak 39 urte ditu eta Gurutzetako Ospitalera helikopteroan eraman dute, Herrizango Sailak jakitera eman duenez.

13:00ak aldera, Ertzaintzak Jarrioseko mendigunean zegoen talde baten abisua jaso du. Emandako informazioaren arabera, pertsona bat jausi egin da eta bizkarrean min hartu du.

Ingurua malkartsua denez, Eusko Jaurlaritzako Larrieldietako Zuzendaritzako teknikari batek erreskatea helikopteroa erabiliz egitea erabaki du.

13:30ak aldera, Ertzaintzaren Talde Mugikorreko agenteak helikopteroan iritsi dira eta kolpatutako mendizalea erreskatatu dute, 39 urteko gizonezkoa. Bertatik BECeko heliportura eraman dute eta handik, anbulantzian, Gurutzetako Ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea