Gizartea -

Tiroketa Nafarroan

Kasedako tiroketagatik atxilotutakoak ostiralean igaroko dira epailearen aurretik

53 urteko gizon bat eta haren bi semeak atxilotu dituzte, tiroketa batean hiru pertsona hil izana egotzita. Autoan ihes egin zuten bertatik, baina San Martin Unx parean atzeman zituzten.

Tiroketa gertatu zen tokia. Argazkia: EFE
Tiroketa gertatu zen tokia. Argazkia: EFE
Dibortzio bat, Kasedako tiroketaren atzean

1:36

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Kasedan izandako tiroketarekin lotura dutelakoan atxilotutako hiru pertsonak ostiralean igaroko dira, segur aski, epailearen aurretik, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Hiru pertsona hil zituzten tiroz, bi familiaren arteko liskar batean. Hildakoak aita-semeak dira, 50, 29 eta 17 urtekoak.

Hasiera batean, auto batean ihes egin zuten tiroketa izan zen tokitik, baina Foruzaingoak San Martin Unx parean atzeman eta atxilotu zituen gero. Atxilotuak 53 urteko gizon bat eta haren bi semeak dira, Estellerrikoak guztiak.

Ikertutako gertaerak atzo arratsaldean gertatu ziren, egun argiz. Nafarroako larrialdi zerbitzuek 18:53an jaso zuten abisua, Kasedako kale batean tiroak entzun zirela eta hiru lagun lurrean botata zeudela ohartaraziz.

Nafarroako Foruzaingoa eta Guardia Zibilak ikerketa abiatu dute gertaturikoa argitzeko, eta Agoizko 2. Instrukzio Epaitegiak darama kasua.

Dibortzio bat, Kasedako tiroketaren atzean

Kasedako hilketen atzean dibortzio bat dago, Nafarroako Foruzaingoak baieztatu duenez. "Bi familiaren arteko liskarra eragin zuen arrazoia senar-emazte batzuen banaketa da", adierazi du Nafarroako Foruzaingoko bozeramaileak, eta ikerketa "pixkanaka-pixkanaka" eta berme legal guztiekin egiten ari dira.

Kasedako Udalak hiru eguneko dolua ezarri du

Kasedako Udalak hiru eguneko dolua ezarri du, eta xingola beltzak jarri ditu banderetan. Halaber, Udalak elkartasuna adierazi dio familiari, eta senideei behar duten guztian laguntzen ari zaiela azaldu du.

Bestalde, Udalak eskerrak eman dizkie biktimen senideei, gertaeren osteko orduetan erakutsi duten jarreragatik.

Zangozan omenaldia egin diote Kasedan hildako ikasle ohiari

Zangozan, Sierra de Leyre Bigarren Hezkuntzako Institutuan, omenaldi pribatua egin zioten atzo Kasedako tiroketan hil zen adin txikikoari. Izan ere, hezkuntza zentro horretako ikaslea izan zen aurreko ikasturtera arte. Sergio Larrion zuzendariak azaldu duenez, ikasle, irakasle eta gurasoak institutuko patioan elkartu ziren, eta minutu bateko isilunea egin ostean, esaldi batzuk irakurri zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa