Gizartea -

Ezbeharra

Gazte bat atxilotu dute Getxon, horma bat jo eta alkohol tasa hirukoizteagatik

25 urteko gaztea 07:00etan atxilotu dute Areetan, Udaltzaingoak zirkulazio istripu baten berri jaso duenean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Udaltzaingoak alkohol tasa hirukoiztu duen gizonezko bat atxilotu du gaur, bideko segurtasunaren aurkako delitua egotzita. Izan ere, gazteak horma bat jo du, autoan zihoala.

25 urteko gizonezkoa 07:00etan atxilotu dute Areetan, Udaltzaingoak zirkulazio istripu baten berri jaso duenean, Udalak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Ordu horretan, ezbeharra jazo den lekura bertaratu dira zenbait udaltzain, eta gidariak alkohola edan izanaren zantzuak zituenez, alkoholemia proba egin diote.

Proba horretan, litroko 0,82 alkohol miligramo zituela ikusi dute, alegia, baimendutako tasa hirukoiztu duela. Hori dela eta, atxilotu egin dute, bideko segurtasunaren kontrako delitua leporatuta.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Getxo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak