Gizartea -

Euskara

EHUk Euskaraldia ekimenarekin bat egin du

Ekimen honek "euskara unibertsitatean egunero erabiltzeko" balioko duenaren itxaropena agertu du Nekane Balluerka errektoreak.

EHUk Euskaraldia ekimena babestu du. Argazkia: EiTB
EHUk Euskaraldia ekimena babestu du. Argazkia: EiTB
EHUk Euskaraldia ekimena babestu du. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitate Publikoak Euskaraldia ekimena babestu du. Herritarrek beren egunerokoan euskaraz gehiago hitz egin dezatela da ekimenaren helburua. Azaroaren 23tik abenduaren 3a bitartean gauzatuko da.

Bilboko Ingeniaritza Eskolan ekitaldia egin dute gaur goizean, EHUk Euskaraldiarekin bat egiten duela publikoki adierazteko. "EHUk espero du ekimen honek arrakasta izango duela eta unibertsitatean euskara urteko 365 egunetan erabiltzeko balioko duela", adierazi du Nekane Balluerka errektoreak.

Hamaika egun horietan egitasmoarekin bat egiten dute ikasleek bi aukera izango dituzte: batetik, euskara ulertzeko gai diren pertsona guztiekin euskaraz aritzea, eta bestetik, gazteleraz erantzun arren, euskaraz dakienari euskaraz aritzeko eskatzea.

Balluerkak azpimarratu du egun derrigorrezko ikasgaien % 94 eskaintzen dituztela euskaraz; hautazkoen kasuan, berriz, % 87.

Horrez gain, gogoratu du ikasturte berrian ikasleen % 52 (8.300 ikasle inguru) euskaraz matrikulatu direla.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz EHU Gizartea Kultura Albisteak Euskaraldia