Gizartea -

ISTRIPUA MENDIAN

Eibarko bizilagun bat hil da Kantabrian, mendian zebilela

J.G. beste hiru lagunekin batera 'Pasada de Picayo' ibilbidea egiten ari zen, pasabide estu batean estropezu egin, eta 250 metrotik behera erori zenean.

Kantabriako 112 zerbitzuak twitterren zabaldutako irudia.
Kantabriako 112 zerbitzuak twitterren zabaldutako irudia.
56 urteko eibartar bat hil da Kantabriako mendietan

1:32

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ermuan bizi zen eibartar bat hil zen atzo arratsaldean Kantabrian, 'Pasada de Picayo' ibilbidea egiten ari zela, amildegi batetik erorita.

Diario Vascoren edizio digitalak azaldu duenez, J.G. beste hiru lagunekin batera zebilen mendian, pasabide estu batean estropezu egin, eta 250 metrotik behera erori zenean.

112 zerbitzuari deitu zioten berehala bere lagunek baina erreskatatu zutenean hilda zegoen jada. Beste mendizaleek laguntza psikosoziala behar izan zuten.

Hildakoa oso ezaguna zen Eibarren.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ermua Eibar Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Beste kirol batzuk Kantabria Mendiko istripuak