Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Gernikan haurdun dagoen erraina kolpatzeagatik
Biktimaren hitzetan, gizonak eta emakumeak eztabaida izan zuten etxe barruan. Antza, atxilotuak emakumea bultzatu zuen, eta honek kolpea hartu zuen sukaldeko altzairu batekin.
Erredakzioa
48 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Gernikan, ustez haurdun dagoen bere erraina erasotzeagatik. Erasoaren ondorioz, emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten.
Gizona atzo arratsaldean atxilotu zuten, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Arratsaldeko 18:00etan ezezagun batek Ertzaintzari deitu zion, Gernikako etxebizitza batean izandako erasoaz ohartarazteko.
Biktimak berak ertzainei azaldu zien erasoaren nondik norakoak. Bere hitzetan, gizonak eta emakumeak eztabaida izan zuten etxe barruan. Antza, atxilotuak emakumea bultzatu zuen, eta honek kolpea hartu zuen sukaldeko altzairu batekin.
Ondorioz, anbulantzia batek Gurutzetako Ospitalera eraman zuen emakumea. Alta jaso du dagoeneko.