Gizartea -
Menpekotasunak
Lau lagunetatik batek jokoarekiko eta sexuarekiko atxikimendua du
Jokabide patologiko hauek areagotzeko gaur eguneko kultura haztegi ezin hobea dela uste dute medikuek eta psikiatrek.
Erredakzioa
Besteak beste, joko patologikoa, sexuarekiko edo lanarekiko menpekotasuna, erosketekiko mendekotasuna eta Internet zaletasuna "funtsik gabeko" menpekotasunak dira eta lau lagunetatik batek sofritzen dituzte Espainian.
Gai horri buruzko mintegi batean parte hartu dute psikiatrek eta medikuek. Gaixotasun mota horien hazkundea dela eta medikuak eta psikiatrak izututa daude. Izan ere, gaixoen kopuruak % 5 egiten du gora hamarkada bakoitzeko.
Javier Garcia Campayo Zaragozako Miguel Servet ospitaleko psikiatrak azaldu duenez, jokabide patologiko hauek areagotzeko gaur eguneko kultura haztegi ezin hobea da. Eritasun psikologiko horiek bizitza eta osasuna deuseztatzen dituzte. Adituen arabera, kasu gehienetan gaixoaren senideek jotzen dute kontsultara laguntza eske.
Internet "mendekotasun-sortzailea" (biztanleriaren % 15ek menpekotasuna du) da, Garcia Campayok azaldu duenez. Gainera, "24 orduz zabalik dagoen merkatua" bat da, sexu, erosketa, joko edo lan beharra ase nahi dutenentzat.
Ludopatia menpekotasunik hedatuena dela adierazi du Jose Angel Arbesu Semergen Osasun Mentaleko koordinatzaileak. Espainian, populazioaren % 2-3ak ludopatia du eta klase sozial guztiei eragiten die.
Espainiako biztanleriaren % 16k erosketekiko menpekotasuna du. Batzuk denda garestietan erosten dute eta beste batzuek "txinatarren negozioetan".
Sexua edozeinekin eta gutxienez hiru aldiz egunean egin behar izatea edo astero 50 ordu baino gehiago lan egin behar izatea (gutxienez biztanleriaren % 10ak du mendekotasun hori) menpekotasun baten zantzuak izan daitezke.
&' || 'nbsp;