Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakume baten gorpua aurkitu dute Cartagenan
Los Belones izeneko diputazioan jazo dira gertakariak. Hildakoaren alaba eskolatik itzuli eta bere amaren gorpua aurkitu du. Polizia hildakoaren senarra bilatzen ari da.
Erredakzioa
Emakume bat hilik topatu du bere alabak arratsaldean, Cartagenan (Murtzia), larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez. Gorpuak 10 sastada zituen sabelean.
Los Belones izeneko diputazioan jazo dira gertakariak 14:00ak aldera. Hildakoaren alaba eskolatik itzuli eta bere amaren gorpua aurkitu du.
Guardia zibila eta Udaltzaingoa 34 urteko emakume kubatarraren senarra (bertako bizilaguna) bilatzen ari dira, Cartagenako Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.
Isaac Peral kalean jazo dira gertakariak. 9 urteko alabak amaren gorpua aurkitu du eskolatik bueltatu denean.