Gizartea -

Argazki magikoa

Twitter eta WhatsApp erotu dituen argazki biralaren kolore aldaketaren azalpena

Argazkiko ezpainen eta azazkalen koloreak hirutan aldatzen dira: jasotzerakoan, zabaltzerakoan eta berriro partekatzerakoan. Ba al dakizue zergatik?

Foto de los labios y la manicura que ha creado debate en Twitter y Whatsapp. Foto de Whatsapp.
Foto de los labios y la manicura que ha creado debate en Twitter y Whatsapp.
Foto de los labios y la manicura que ha creado debate en Twitter y Whatsapp. Foto de Whatsapp.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argazki magiko batek Twitter eta WhatsApp erotu ditu ostegun honetan, irudian agertzen diren ezpainen eta azazkalen koloreak hirutan aldatzen baitira: kolore arrosa argi batetik gorri-morera pasatzen da, lehenengo, eta berde batera, gero. Ba al dakizue zergatik?

Kolorez aldatzen zen jantziarekin gertatu bezala, eztabaidak bazterrak astindu ditu. Oraingo honetan, .png formatuko argazki bat erabili dute ezpainak eta azazkalak kapa gardenetan irudikatzeko, eta, ondorioz, irudi azpiko kolorea aldatzean argazkiko elementuen kolorea ere aldatzen da.

Horrela, azpiko kolorea zuria denean ezpainak eta azazkalak arrosa argi ikusten dira, baina argazkia sakatzean azpiko koloreak beltzera jotzen du eta gorri-moreak ikusten dira. Azkenik, argazkia partekatzean, txateko elkarrizketaren kolorea dela eta, berde bihurtzen dira ezpainak eta azazkalak.

ezpainak eta manikura. Labios y manicura. WHATSAPP IMAGE

WhatsAppeko argazkien muntaketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Teknologia Twitter WhatsApp Gizartea Eguneko albisteak Albisteak