Gizartea -

Desagertuta

Hilik aurkitu dute Anboton desagertutako Abadiñoko bizilaguna

Gorpua Untzillatx mendian aurkitu dute, igande arratsalde honetan. Litekeena da gizonak mendi-istripua izatea.

Anboto inguruan desagertutako 41 urteko gizon baten bila ari dira. Argazkia: EiTB
Anboto inguruan desagertutako 41 urteko gizon baten bila ari dira. Argazkia: EiTB
Anboto inguruan desagertutako 41 urteko gizon baten bila ari dira. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Anboto inguruan desagertutako 41 urteko gizonaren hilotza aurkitu dute igande arratsalde honetan, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Litekeena da mendi-istripua izatea. Hildakoa Iker Garitaonaindia Areitio da, Abadiñon bizi zen, eta Ingeniaritza Mekanikoko irakaslea zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Gorpua Untzillatx mendian aurkitu dute.

Larunbat honetan joan zen mendira, 10:00etan, eta ordutik senideek ez zuten haren berririk izan. Igande honetan bere bila ibili da 150 lagunek osatutako talde bat, SOS Deiakek kudeatuta, Anboto mendian.

Azkenean, igande honetan, 17:00ean, Ertzaintzako mendi-taldeko kideek gizonaren gorpua aurkitu dute Untzillatx mendiko iparraldeko aldean, eskalada egiteko hainbat ibilbide dituen gunean, alegia. Ertzaintzaren helikoptero baten zain daude orain, gorpua bertatik eraman ahal izateko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak Abadiño Albisteak mendia Mendizaleen istripuak Durangaldea Urkiolako parke naturaleko mendiak Euskadiko Larrialdien Zentroa