Gizartea -

Ezbeharra

4 urteko mutiko bat hil da Iruñean, oinezkoen pasagune batean auto batek harrapatuta

Ibilgailuaren gidaria atxilotu egin dute, nahigabeko homizidioa egotzita.

Ezbeharra Villaba etorbidean jazo da, eskola baten alboan. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa
Ezbeharra Villaba etorbidean jazo da, eskola baten alboan. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa
Ezbeharra Villaba etorbidean jazo da, eskola baten alboan. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau urteko mutiko bat hil da Iruñean, oinezkoen pasagune batean auto batek harrapatuta, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.

Ezbeharra Atarrabiako etorbidean jazo da, eskola baten alboan.

Umea Nafarroako Ospitalera eraman dute anbulantziaz, baina hil egin da.

Ibilgailuaren gidaria, emakume bat, atxilotu egin dute, nahigabeko homizidioa egotzita.

Iruñetik kanpoko epaitegi batek emakumea atxilotzeko agindua emana zuen, beste auzi batengatik. Datozen orduotan utziko dute epailearen esku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Iruñea Nafarroa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak