Gizartea -
ARABA
Emakume baten gorpua aurkitu dute Gasteizko etxebizitza batean, deskonposizio egoeran
Ostiralean aurkitutako hilotzak ez dauka indarkeria edo kriminalitate zantzurik.
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak emakume baten gorpua aurkitu zuen joan den ostiralean Gasteizko etxebizitza batean, deskonposizio egoera aurreratuan. Emakumearen hilotzak ez dauka indarkeria edo kriminalitate zantzurik.
Ertzaintzak EFE albiste agentziari baieztatu dionez, ostiralean topatu zuten emakumearen gorpua Unicef kaleko 20. zenbakiko bere etxean.
Emakumearen nebak —jatorri errusiarra eta nazionalitate espainiarra duen 65 urteko gizona— mezu elektroniko bat bidali zion Ertzaintzari bera aurkitzeko laguntza eskatuz. Euskaditik kanpo bizi zela eta aspaldian arrebarekin harremanetan jarri ezinda zebilela esan zion Ertzaintzari.
Ertzainak emakumearen etxebizitzara joan ziren eta, atea irekitzen ez zuela ikusita, suhiltzaileei deitu zieten. Barrura sartutakoan, emakumearen gorpua aurkitu zuten.