Gizartea -

Malaga

Talde mafioso batek polizien datuak lortu ditu, oker baten ondorioz

2007ko uztailean talde hori desegiten saiatu ziren polizien datuak mafiosoen eskuetara iritsi dira, "akats burokratiko batzuk direla eta".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malagako gutxienez zortzi polizia talde mafioso arriskutsu bat desegiten saiatu ziren 2007ko uztailean, orain, euren izenak eta helbideak, atxilotu zituzten pertsonen eskuetan geratu dira, datu horiek ez zirelako behar bezala babestu.

Poliziaren sindikatu bateratuaren (SUP) idazkari nagusiak, Manuel Expositok, esan duenez, "akats burokratiko batzuk direla eta, legea ez da bete", eta "arduraduna zein den jakin nahi dugu". Expositoren iritzian, gertatzen ari dena "oso larria da", izan ere, "oso maila altuko krimen antolatuko gaizkileak" dira.

Kasuak eragin dien sei agente SUP sindikatuko partaide dira eta horrek urtarrilaren 20an egin zuen salaketa. Francisco Puertas taldeko kideak, Giza Baliabideen zuzendariordeari azaldu zion gertatutakoa. "Ikertuko zutela esan zuten" azaldu du Puertasek, eta "jende mafiosoaz ari gara hitz egiten, guardia zibil bat hil dute" gaineratu du.

Agenteek epaitegietara joateko zitazioa etxean jaso zutenean jakin zuten euren datu pertsonalak talde mafiosoaren eskuetan zeudela. Segurtasun arrazoiengatik, ohikoena da halakoak polizia-egoitzetara bidaltzea, plaka zenbakia jarrita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea